Deiak egitea edo erantzutea
Ikasi nola deitu edo deiak erantzun telefono berriarekin.
1. Hasierako pantailan, idatzi telefono-zenbakia.
Nazioarteko deietarako erabiltzen den + karakterea idazteko, sakatu * bi aldiz.
2. Sakatu
.
3. Deia amaitzeko, sakatu
.
Norbaitek deitzen dizunean, sakatu
erantzuteko.
Abisua: Hegaldi profila aktibatuta dagoenean, ezin duzu deirik egin edo jaso, larrialdi-deiak
barne, ezta haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste eginbide batzuk erabili ere.
Deitzeko, aldatu beste profil batera.
Deitu markatutako azken zenbakira
Hasierako pantailan, sakatu
, hautatu zenbakia eta sakatu
.
Ikusi dei galduak
Hasierako pantailan, sakatu Ikusi. Dei bat itzultzeko, hautatu zenbakia eta sakatu
.
Aholkua: Dei galduak geroago ikusteko, hautatu Menua > Kontaktuak > Erregistroa >
Galdutako deiak. Sareak onartzen badu soilik erregistratzen dira galdutako eta jasotako deiak.
Gainera, telefonoak piztuta eta estaldura-eremuan egon behar du horretarako.