Jardun berriketan lagunekin
Gustatzen al zaizu lagunekin linean txat egitea? Kanpoan bazaude, berehalako mezuak bidal
ditzakezu telefonoarekin, edonon zaudela ere.
Txateatzeko, Internetera konektatu behar duzu.
Txata erabili ahal izateko, konfiguratu telefonoko txat-zerbitzua. Nokia kontu bat behar duzu
txateatzeko. Hautatu Menua > Txata > Txata eta hasi saioa.
Txat-konturik ez baduzu, Nokia Txata zerbitzuan saioa has dezakezu konfiguratzen ari zaren
bitartean.
Txat-kontaktuetan lagunak gehitu badituzu, automatikoki gehitzen dira zure kontaktuetan. Horrez
gain, txat-kontaktuak ez diren beste pertsona batzuekin ere txatea dezakezu.
1. Hautatu Menua > Txata > Txata.
2. Hautatu kontu bat eta hasi saioa.
3. Hautatu Aukerak > Berriketa egin honekin:.
4. Hautatu txat-zerbitzu bat, idatzi erabiltzaile-izena eta sakatu Aukerak > Bidali.
5. Idatzi mezua testu-koadroan eta hautatu Bidali.
Aholkua: Kontaktu batekin txat bat azkar hasteko, hautatu kontaktua lagunen zerrendatik eta
Bidali.
Aldi berean kontaktu bat baino gehiagorekin izan ditzakezu hizketaldiak abian. Hizketaldi batetik
bestera aldatzeko, hautatu bat Hizketaldiak ikuspegian.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar dezake eta,
horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
18