
Konfiguratu posta-kontua
Posta-helbide bat baino gehiago erabiltzen dituzu? Hainbat posta-kontu izan ditzakezu telefonoan.
Internetera konektatu egon behar duzu posta-kontua konfiguratu eta posta bidali eta jasotzeko.
1. Hautatu Menua > Posta.
2. Hautatu posta-zerbitzu bat eta hasi saioa.
Aholkua: Posta-helbiderik ez baduzu, Nokia Posta zerbitzuko kontu bat sor dezakezu
konfigurazioan.
Laneko posta, kontaktuak eta egutegia erabili nahi badituzu telefonoan, Mail for Exchange kontua
ere gehi dezakezu telefonoan. Hautatu Menua > Posta, Mail for Exchange kontua eta idatzi
beharrezko xehetasunak.
Gehitu posta-kontua geroago
Hautatu Menua > Posta > Gehitu kontua, posta-zerbitzu bat eta hasi saioa.
Sarrerako ontziaren hurrengo eguneratze automatikoa desaktibatu
Hautatu Menua > Posta > Aukerak > Ezarpenak eta kontu bat eta aldatu Eguneratu sarrerako
ontzia: aukera Eskuz aukerara.
Telefonoak sarrerako ontzia eguneratzen du maiz, mezu elektronikoak iritsi ahala erakusteko. Honek
datu kopuru handiak transferitzea behar izan dezake, eta horrek trafiko-kostuak sor ditzake. Kostuak
aurrezteko, automatikoki eguneratzeko eginbidea desaktiba dezakezu, sarrerako ontzia eskuz
eguneratzeko.