Nokia 301 - Mail for Exchange

background image

Mail for Exchange

Laneko posta, kontaktuak eta egutegia eskura izan nahi dituzu beti, bai ordenagailuan, bai telefonoan

ere? Eduki garrantzitsua telefonoaren eta Microsoft Exchange zerbitzariaren artean sinkroniza

dezakezu.
Mail for Exchange instalatu ahal izateko, enpresak Microsoft Exchange zerbitzari bat erabili behar du.

Gainera, enpresako informatika-teknikariak zure kontuarentzako Microsoft Exchange ActiveSync

aktibatu behar du.
Konfiguratzen hasi aurretik, ziurtatu ezaugarri hauek badituzula:
• Enpresako helbide elektronikoa
• Exchange zerbitzariaren izena (galdetu enpresako informatika-teknikariei)
• Sareko domeinu-izena (galdetu enpresako informatika-teknikariei)
• Laneko sareko pasahitza

© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

16

background image

Exchange zerbitzariaren konfigurazioaren arabera, baliteke informazio gehigarria idatzi behar izatea

konfigurazioan. Informazio egokia ez badakizu, jarri enpresako informatika-departamentuarekin

harremanetan.
Konfigurazioan, telefonoak zerbitzariarekin edukia sinkronizatzeko maiztasuna zehatz dezakezu.

Kontua konfiguratzean zehaztutako datuak bakarrik sinkronizatuko dira. Eduki gehigarria

sinkronizatzeko, aldatu Mail for Exchange kontuaren ezarpenak.
Mail for Exchange-rekin, baliteke blokeo-kodea erabili behar izatea.
Mail for Exchange aplikazioaren erabilera PIM datuen hari gabeko sinkronizaziora mugatuta dago

Nokia telefonoaren eta baimendutako Microsoft Exchange zerbitzarien artean.
Gailua Microsoft Exchange ActiveSync protokoloarekin gaitutako zerbitzariekin komunika daiteke.

Gailu hau emateak ez dizu ematen, eta ez duzu jasotzen, Microsoft-en jabetza intelektualeko inolako

eskubiderik gailua erabiliz atzitzen den software zerbitzariari edo gailuaren zerbitzariari dagokionean

edo Microsoft Exchange ActiveSync gailu honetatik kanpo erabiltzeko.