Kargatu bateria
Zure bateria partzialki kargatu da fabrikan, baina baliteke berriro kargatu behar izatea telefonoa
erabili ahal izateko.
1. Entxufatu kargagailua hormako hartunean.
2. Konektatu kargagailua telefonora. Ikusi 2. Amaitutakoan, deskonektatu kargagailua telefonotik
eta, ondoren, hormako hartunetik.
Aholkua: USB bidez karga dezakezu korronte-hartune erabilgarririk ez duzunean. Telefonoa
kargatzen den bitartean datuak transferi daitezke. USB bidez kargatzeko indarraren
eraginkortasuna nabarmenki alda daiteke, eta kargatzen hasteak eta telefonoak funtzionatzen
hasteak luze har dezake.