
Luzatu bateriaren iraupena
Atera telefonoari ahalik eta etekin handiena eta iraunari bateriari behar duzun guztia. Telefonoko
energia aurrezteko urrats batzuk daude.
• Kargatu bateria guztiz beti.
• Isilarazi beharrezkoak ez diren soinuak, adibidez, teklak sakatzean egiten direnak.
• Erabili haridun entzungailuak, bozgorailua erabili beharrean.
Bateria aurrezteko, zera egin dezakezu:
Pantailaren atzealdeko argitasuna
murriztu
Hautatu Menua > Ezarpenak > Pantaila > Argia eta aldatu
Intentsitatea aukeraren ezarpena.
Denbora-tarte labur baten ostean,
atzealdeko argia itzaltzea ezarri
Hautatu Menua > Ezarpenak > Pantaila > Argia eta aldatu
Denbora-mugaaukeraren ezarpena.
Hautatu sarerako konexioak, guztiak
batera erabili ordez
• Behar duzunean soilik aktibatu Bluetootha.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
11

• Posta-kontuaren eguneratze automatikoa
desaktibatzeko, hautatu Menua > Posta > Aukerak >
Ezarpenak eta kontu bat eta aldatu Eguneratu
sarrerako ontzia: aukera Eskuz aukerara.
• Musika entzuten edo telefonoa bestela erabiltzen ari
bazara, baina ez baduzu deirik egin edo jaso nahi,
aktibatu hegaldi-modua. Hautatu Menua >
Ezarpenak > Profilak > Hegaldia > Aktibatu.