Bateriaren eta kargagailuaren segurtasun-informazioa
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta deskonektatu kargagailua. Kargagailua edo osagarri bat deskonektatzeko, eutsi
entxufetik eta tira, ez eutsi kabletik.
Ez bazara kargagailua erabiltzen ari, deskonekta ezazu. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu
egingo da.
Funtzionamendu egokia bermatzeko, mantendu bateria 15°C eta 25°C (59°F eta 77°F) graduen artean. Tenperatura oso altu edo
baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean
ez funtzionatzea.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
29
Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen batek bateriaren banda metalikoak ukitzen dituenean. Konektatuta
edukitzeak bateria edo beste objektua honda dezake.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Jarrai ezazu tokiko araudia. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako
hondakinekin batera.
Ez ezazu bateria desmuntatu, moztu, bihurritu, deformatu, zulatu edo hondatu. Bateriaren isurketarik gertatuz gero, ez utzi
likidoa azala edo begiak ukitzen. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz
medikuarengana. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste
likidoren batean murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin daitezke hondatuta badaude.
Erabili bateria eta kargagailua dagozkien helburuetarako soilik. Erabilera okerrak edo onartu gabeko zein bateraezineko bateria
edo kargagailuak erabiltzeak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat suposa lezake, eta edozein onarpen edo berme
baliogabe dezake. Bateria edo kargagailua kaltetuta dagoela uste baduzu, eraman ezazu zerbitzu-zentroren batera erabiltzen
jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Ez kargatu gailua ekaitz elektrikoak daudenean. Erabili
kargagailua toki baten barruan soilik.