Copyrightak eta beste ohar batzuk
ONESPEN ADIERAZPENA
Honen bidez, NOKIA CORPORATIONek adierazten du RM-840 produktuak 1999/5/EC Arteztarauko oinarrizko eskakizunak eta
dagozkion gainerako xedapenak gordetzen dituela. Onespen-adierazpen horren kopia hemen aurki daiteke: www.nokia.com/
global/declaration/declaration-of-conformity.
Produktuen, eginbideen, aplikazioen eta zerbitzuen erabilgarritasuna eskualdearen arabera alda daiteke. Informazio gehiago
jasotzeko, jo ezazu Nokia saltzailearengana edo zerbitzu-hornitzailearengana. Gailu honek Amerikako Estatu Batuetako eta
beste herrialde batzuetako esportazio-lege eta -arauak gorde behar dituzten osagai, teknologia edo softwarea izan ditzake.
Debekatuta dago legea urratzea.
Dokumentu honen edukia "bere horretan" hornitzen da. Legeak eskatzen duenetik at, dokumentu honen zehaztasunari,
fidagarritasunari edo edukiari dagokionez ez da inolako bermerik ematen, ez esplizitu ez inplizituki, salerosgarritasunari eta
helburu jakin baterako egokitasunari dagozkien bermeak barne, baina horietara mugatu gabe. Nokia konpainiak dokumentu hau
berrikusteko edo baztertzeko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik horren berri eman gabe.
Legeak onartzen duen neurririk handienean, Nokia-k edo bere beste edozein baimen-hornitzailek ez du inondik inora
erantzukizunik izango, edozein datu edo irabazien galeragatik edo edonola sortutako kalte berezi, ustekabeko, ondoriozko edo
zeharkakoengatik.
Galarazita dago dokumentu honen edukia zatika nahiz osorik erreproduzitzea, transferitzea edo banatzea, edozein modutan,
Nokia konpainiak aldez aurretik idatzizko baimenik ematen ez badu. Nokia konpainiak etengabeko garapen-politika du. Nokia
konpainiak dokumentu honetan deskribatutako edozein produktutan aldaketak eta hobekuntzak egiteko eskubidea gordetzen
du, aldez aurretik horren berri eman gabe.
Gailuaren softwarearen alderantzizko ingeniaritza debekatuta dago aplikagarriak diren legeen mugen barruan. Erabiltzailearen
gida honetan aipatutako Nokia konpainiaren adierazpen, berme, kalte eta erantzukizunei dagozkien mugek Nokia konpainiaren
baimen-hornitzaileen adierazpen, berme, kalte eta erantzukizunak ere mugatuko dituzte.
Nokia-k ez du bermerik ematen eta ez du inolako erantzukizunik hartuko ere zure gailuarekin datozen hirugarrenen aplikazioen
funtzioei, edukiari edo azken erabiltzaileentzako laguntzari dagokienez. Aplikazio bat erabiliz, aplikazioa bere horretan eman
zaizula onartzen duzu. Nokia-k ez du adierazpenik egiten, bermerik ematen ezta inolako erantzukizunik hartzen ere zure
gailuarekin datozen hirugarrenen aplikazioen funtzioei, edukiari edo azken erabiltzaileentzako laguntzari dagokienez.
Mapak, jokoak, musika eta bideoak deskargatzeak eta irudiak eta bideoak kargatzeak datu-kopuru handiak transferitzea ekar
dezake. Baliteke zerbitzu-hornitzaileak datu-transmisioa kobratzea. Zenbait produkturen, zerbitzuren eta eginbideren
erabilgarritasuna herrialdearen arabera alda daiteke. Jo ezazu zure tokiko Nokia hornitzailearengana dauden produktu eta
hizkuntzen aukeren berri zehatzagoa izateko.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
32
FCC-REN OHARRA
Telefono honek FCCren araudiaren 15. atala gordetzen du. Gailua erabiltzeko bi baldintza hauek bete behar dira: (1) interferentzia
kaltegarririk ez eragitea eta (2) jasotako interferentzia guztiak onartzea, nahi ez diren eragiketak sor ditzaketenak barne. Nokia
konpainiak argiro onartzen ez duen aldaketarik eginez gero, erabiltzaileak ekipamendu hau erabiltzeko baimena gal lezake.
Oharra: Ekipamendu hau frogatu egin da eta B motako gailu digitalen mugetan sartzen da, FCCren araudiaren 15. atala gordez.
Muga horiek etxebizitzetako instalazioek eragindako interferentzia kaltegarrien aurka behar bezalako babesa eskaintzeko
diseinatuta daude. Ekipamendu honek irrati-frekuentzien energia sortzen, erabiltzen eta igortzen du, eta argibideak jarraituz
instalatu eta erabili ezean, irrati-komunikazioetan interferentzia kaltegarriak sor ditzake. Halere, ezin da bermatu instalazio
guztietan interferentziarik egongo ez denik. Ekipamendu honek interferentzia kaltegarriak sortuz gero irratiko edo telebistako
harreran (ekipamendua itzaliz eta berriro piztuz zehatz daiteke), erabiltzaileak interferentziak zuzentzen saiatu beharko du
neurri hauek hartuz:
•
Antena hartzailea beste leku batean kokatu edo honen noranzkoa aldatuta.
•
Ekipamenduaren eta hartzailearen arteko tartea handituta.
•
Ekipamendua hartzailea konektatuta dagoen zirkuitu desberdin bateko entxufe batean konektatuta.
•
Hornitzailearekin edo esperientzia duen irrati- eta telebista-teknikari batekin harremanetan jarrita laguntza lortzeko.
TM & © 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta. Hirugarrenen produktu/izen bakoitza bere jabearen marka erregistratua
izan daiteke.
The Bluetooth word mark and logos are owned by the Bluetooth SIG, Inc. and any use of such marks by Nokia is under license.
Java and all Java-based marks are trademarks or registered trademarks of Sun Microsystems, Inc.
Produktu honek MPEG- 4 Visual Portfolio License-k emandako lizentzia du (i) jarduera pertsonal eta ez komertzialetan ari den
kontsumitzaile batek MPEG- 4 Visual Standard arauaren arabera kodetutako informazioarekin erlazionatutako erabilera
pertsonal eta ez komertzialerako, eta (ii) lizentziadun bideo-hornitzaileek emandako MPEG-4 bideoekin erabiltzeko. Ez da
lizentziarik emango edo engaiatuko beste edozein erabileretarako. Informazio gehigarria, sustapenerako erabilerei, barne-
-erabilerari eta erabilera komertzialari buruzkoa barne, MPEG LA, LLC espresaren eskutik lor daitezke. Ikusi www.mpegla.com.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
33