Nokia 301 - Larrialdi deiak

background image

Larrialdi deiak

1. Ziurtatu gailua piztuta dagoela.

2. Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu.
Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu beharko dituzu:

Sartu SIM txartel bat gailuan, telefonoak onartzen badu.

Desaktibatu gailuan deiak murriztea, hala nola deien debekua, markatze finkoa edo erabiltzaile-talde itxia.

Ziurtatu zure gailua ez dagoela hegaldi profilean.

Gailuaren teklak blokeatuta egonez gero, desblokea itzazu.

3. Sakatu bukatzeko tekla behin eta berriz, etxeko pantaila erakutsi arte.

4. Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.

5. Sakatu deitzeko tekla.

6. Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Deia ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.
Gailua lehen aldiz pizten duzunean, Nokia kontu bat sortzeko eskatuko zaizu. Kontua konfiguratzen ari zarela larrialdi-dei bat

egiteko, sakatu deitzeko tekla.

Garrantzitsua:Zure telefonoak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko

deiak. Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu.

Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon hari gabeko telefono baten menpe komunikazio

garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.