
Nokia laguntza-mezuak
Telefonoari eta zerbitzuei etekin handiena ateratzen laguntzeko, pertsonalizatutako doako mezuak bidaliko dizkizu Nokia-k.
Aholkuak eta trikimailuak eta laguntza izango dute mezuek.
Mezuak jasotzeari uzteko, hautatu Menua > Ezarpenak > Nokia kontua > Berri eta eskain..
Goian deskribatutako zerbitzua emateko, telefono-zenbakia, telefonoaren serie-zenbakia eta mugikorraren harpidetzako
zenbait identifikatzaile bidaliko zaizkio Nokia-ri telefonoa lehen aldiz erabiltzen duzunean. Softwarea eguneratzen duzunean
ere bidal dakioke Nokia-ri informazio osoa edo haren zati bat. Informazio hori pribatutasun-politikak zehaztu moduan erabiliko
da. Politika eskuragarri dago www.nokia.com helbidean.