Inguru leherkor potentzialak
Amatatu gailua leherketak gertatu daitezkeen inguruetan, hala nola, gasolina-deposituen inguruan. Txinpartak egonez gero,
leherketak edo suteak gerta daitezke, zauriak edo heriotza eraginez. Kontuan hartu gasolina dagoen tokietan, gune kimikoetan
eta eragiketa arriskutsuak abian diren lekuetan erabiltzeko murriztapenak. Leher daitekeen ingurunea duten lekuak argi eta
garbi markatuta egon ohi dira, baina ez beti. Ingurune horiek zure autoaren motorra itzaltzeko eskatzen zaizun tokiak izaten
dira, itsasontzietako bizkar azpian, transferentzia kimikoak egiteko edo biltegiratzeko eraikuntzak, eta aireak gai kimiko edo
metalezko partikulak dituen ingurumenak barne. Likido egindako petrolio-gasa (butano edo propano, esaterako) erabiltzen
duten autoen egileekin egiaztatu behar duzu hurbilean gailu hau segurtasunez erabil daitekeen.