Nokia 301 - Ziurtagiri informazioa (SAR)

background image

Ziurtagiri informazioa (SAR)

Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko nazioarteko arauak gordetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Irrati-uhinen (irratiaren frekuentzia elektromagnetikoen eremuak)

esposizio-muga ez gainditzeko diseinatu da. Muga hori ICNIRP erakunde zientifiko independentearen nazioarteko arauek

gomendatzen dute. Arau horiek pertsona guztiak, adina eta osasun-egoera edozein izanik ere, babesteko marjina daukate.
Esposizioaren araudiak Berariazko Absortzio Tasan (SAR, Specific Absortion Rate) oinarritzen dira eta gailua transmititzen ari

denean buruan edo gorputzean pilatzen den irrati-frekuentzia (RF) kopurua adierazten du. ICNIRPk gailu mugikorrentzat ezartzen

duen SAR muga 2,0 W/kg-koa da, 10 gramoko ehunean erabilita batez beste.
SAR probak gailuak posizio estandarretan funtzionatuz egiten dira, gailuak potentzia maila altuenean transmititzen duen

bitartean frekuentzia-banda guztietan. Gailu honek erregistratu dituen SAR balio handienak hauek dira:

SAR balio maximoa

Erabilitako frekuentzia-bandak, SAR

balio maximoa erregistratu zenean

Buruaren kontra mantendutakoan

1,44 W/kg 10 g-ko

WCDMA 2100

Gorputzetik 1,5 zentimetro (5/8

hazbete)-ko distantzian erabilita

0,91 W/kg 10 g-ko

WCDMA 900

Gailu honek irrati-frekuentzien eraginez jasan daitezkeen arriskuak jasotzen dituen arautegia betetzen du, betiere, buruaren

ondoan erabiltzen denean edo, gutxienez, gorputzetik 1,5 zentimetro (5/8 hazbete)-ko distantziara dagoenean. Gailua

gorputzetik hurbil erabiltzen baduzu, metalik gabeko zorro, gerriko poltsatxo edo bestelako edozein gailu-euskarri erabili behar

da eta gailua aurrez aipatutako distantziara eraman behar da gorputzetik.
Datuak edo mezuak bidaltzeko, kalitate oneko sare-konexioa behar da. Baliteke bidalketa atzeratzea, halako konexioa

eskuragarri egon arte. Jarraitu aipatutako distantziak bidaltzen bukatu arte.
Oro har erabiltzerakoan, SAR balioak, normalean, adierazitako balioak baino baxuagoak dira. Sistemaren eraginkortasunerako

gertatzen da eta sareko interferentzia ahalik eta txikiena izateko, mugikorraren indarra automatikoki murriztu egiten da deitzeko

indar osoa behar ez denean. Indarra zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta baxuagoa izango da SAR balioa.

© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

31

background image

Gailuen modeloek hainbat bertsio izan ditzakete, baita balio bat baino gehiago ere. Baliteke denbora igaro ahala osagaiak eta

diseinua aldatzea eta zenbait aldaketek SAR balioei eragin diezaiekete. Modelo honen eta Nokia gailuen beste modelo batzuen

eskuragarri dagoen azken SAR informazioa eskuratzeko, zoaz www.nokia.com/sar helbidera.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, uneko informazio zientifikoak ez du adierazten arreta berezirik behar

denik gailu mugikorrak erabiltzeko. Esposizioa murriztu nahi baduzu, erabilera mugatzea eta eskulibrea erabiltzea gomendatzen

da, gailua burutik eta gorputzetik urruti mantentzeko. Irrati-frekuentziari buruzko informazio gehiago, azalpenak eta eztabaidak

eskuratzeko, joan OMEren webgunera www.who.int/peh-emf/en helbidean.