
Zure telefonoa eduki kaltegarrietatik babestu
Telefonoak birusak eta bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Hartu honako neurri hauek:
•
Kontuz ibili mezuak irekitzean. Asmo txarreko softwarea eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua
kalte dezakete.
•
Kontuz ibili konektibitate-eskaerak onartzean, Interneten nabigatzean edo edukiak deskargatzean. Ez onartu Bluetooth
konexioak iturri fidagarrietatik ez badatoz.
•
Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten iturrietatik datozen zerbitzuak eta softwareak soilik
instalatu eta erabili.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30

•
Instalatu birus kontrako edo bestelako segurtasuneko softwarea zure telefonoan eta hari konektatutako edozein
ordenagailutan. Erabili birus kontrako aplikazio bakarra aldi berean. Bat baino gehiago erabiltzeak gailuaren eta/edo
ordenagailuaren funtzionamendua kalte dezake.
•
Kontuz ibili aldez aurretik instalatutako Interneteko hirugarrenen guneetarako esteketara eta laster-marketara sartzen
bazara. Nokiak ez ditu toki horiek onartzen edo babesten.