Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta osagarriak. Hurrengo proposamen hauek gailua operatibo mantentzen
laguntzen dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak
herdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Gailua bustiz gero, atera bateria eta itxaron gailua lehortu arte.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan.
•
Ez gorde telefonoa tenperatura altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailua edo bateria honda dezakete.
•
Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan. Gailuak bere tenperatura normala berreskuratzen duenean, barruan hezetasuna
sor dakioke, eta gailua honda daiteke.
•
Ez ezazu gailua erabiltzailearen gidan azaltzen ez den modu batean ireki.
•
Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta irrati-tresnen araudiak urra ditzakete.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, gailua honda
daiteke.
•
Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak funtzionamendu egokia galaraz dezake.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
28
•
Errendimendu onena izateko, itzali gailua eta kendu bateria noizean behin.
•
Mantendu gailua iman eta eremu magnetikoetatik urrun.
•
Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde gutxienez bi leku desberdinetan, hala nola, telefonoan, memoria-txartelean
edo ordenagailuan, edo idatzi informazio garrantzitsua.
Eragiketa luzeetan telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau normala izaten da. Gailua ongi ez dabilela uste baduzu, eraman ezazu
hurbilen dagoen baimendutako zerbitzu-gunera.
Birziklatu
Eraman beti erabilitako produktu elektronikoak, bateriak eta paketatze-materialak dagokien bilketa tokietara. Honela kontrolik
gabeko hondakinen erauzketa ekiditen lagunduko duzu eta birziklatzea bultzatu. Gailuaren material guztiak material eta energia
gisa berreskura daitezke. Begiratu gune honetan Nokia produktuak nola birzikla ditzakezun: www.nokia.com/recycle.
Gurutze batez estalitako zaborrontzia
Gailuan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez estalitako zaborrontziak produktu elektrikoek edo
elektronikoek eta bateriek funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla gogorarazten dizu. Produktu
hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Gertuen duzun birziklatze-puntuari buruzko informazioa eskuratzeko,
galdetu tokiko zabor-agintariei edo zoaz www.nokia.com/support helbidera. Zure telefonoaren ingurumen-ezaugarriei buruzko
informazio gehiago eskuratzeko, ikusi www.nokia.com/ecoprofile.