Nokia 301 - Segurtasuna

background image

Segurtasuna

Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideak ez betetzea arriskutsua edo legez kanpokoa izan daiteke.

DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI
Itzali telefonoa mugikorrak erabiltzea debekatuta baldin badago edo interferentziarik edo

arriskurik sor badezake, adibidez, hegazkinetan, ospitaleetan eta medikuntzako tresneria,

erregai, produktu kimiko edo leherketen arriskua duten guneen inguruan. Bete argibideak eremu

mugatuetan.

ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA GARRANTZITSUENA
Bete tokiko arau guztiak. Gidatzeko orduan, eduki eskuak beti libre autoa gidatzeko. Gidatzen

ari zarenean, errepidean kontuz ibiltzea da garrantzitsuena.

INTERFERENTZIAK
Haririk gabeko telefono guztiek interferentziak jasan ditzakete, eta horrek telefonoaren

jarduna kaltetu dezake.

ZERBITZU HOMOLOGATUA
Langile homologatuek bakarrik instalatu edo konpondu dezakete telefonoa.

BATERIAK, KARGAGAILUAK ETA BESTELAKO OSAGARRIAK
Erabili Nokia konpainiak gailu honekin erabiltzeko homologatu dituen bateriak, kargagailuak

eta bestelako osagarriak soilik. IEC/EN 62684 araua betetzen dituzten hirugarrenen

kargagailuak gailu honekin bateragarriak izan liteke micro-USB datu-portura konektatuta badaude.

Ez konektatu produktu bateraezinik.

TELEFONOA LEHOR MANTEN EZAZU
Zure telefonoak ez du urarekiko erresistentziarik. Lehor manten ezazu.
KRISTALEZKO ZATIAK
Telefonoaren pantaila kristalezkoa da. Kristal hori hauts daiteke telefonoa objektu gogor

batekin topatzen bada edo kolpe gogorren bat jasotzen badu. Kristala hautsiz gero, ez ukitu

telefonoaren kristalezko zatiak eta ez saiatu telefonoko kristalezko zatiak kentzen. Utzi telefonoa

erabiltzeari baimendutako zerbitzuko langileek kristala ordeztu arte.

ZURE ENTZUMENA BABES EZAZU
Entzumen-kalteak ekiditeko, ez ezazu bolumen altuan denbora askoan entzun. Kontuz ibili,

bozgorailua jarrita dagoen bitartean, gailua belarriarengandik hurbil jartzerakoan.

SAR
Gailu honek irrati frekuentzien aurrean jasan daitezkeen arriskuei buruzko arautegia betetzen

du, betiere, belarriaren ondoan posizio normalean erabiltzen denean , edo gutxienez

gorputzetik 1,5 zentimetro (5/8 hazbete)-ko distantziara dagoenean. Gehienez SAR balio zehatzak

erabiltzailearen gida honetako Ziurtagiri informazioa (SAR) atalean daude eskuragarri. Informazio

gehiago lortzeko, joan hona: www.sar-tick.com.
Gailua gorputzetik hurbil erabiltzen baduzu, metalik gabeko zorro, gerriko poltsatxo edo bestelako

edozein gailu-euskarri erabili behar da eta gailua aurrez aipatutako distantziara eraman behar da

© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

4

background image

gorputzetik. Kontuan hartu gailu mugikorrak transmititzen ari daitezkeela, baita deitzen ari ez bazara

ere.

© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

5