Sarbide-kodeak
Inoiz galdetu diozu zeure buruari zertarako diren telefonoko kodeak?
PINa edo PIN2 kodea
(4-8 digitu)
SIM txartela baimenik gabe erabiltzea eragozten
dute eta eginbide batzuk atzitu ahal izateko
eskatzen dira.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
25
Telefonoa piztean, PIN kodea eskatzeko
moduan konfigura dezakezu.
Txartelarekin batera eskuratzen ez badituzu edo
kodeak ahazten bazaizkizu, jarri sarearen
zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Kodea hiru aldiz jarraian oker idazten baduzu,
kodea desblokeatu beharko duzu PUK edo PUK2
kodea erabilita.
PUK edo PUK2
Beharrezkoak dira PIN edo PIN2 kodea
desblokeatzeko.
SIM txartelarekin batera eskuratzen ez baduzu,
jarri sarearen zerbitzu-hornitzailearekin
harremanetan.
Segurtasun-kodea (blokeo-kodea, pasahitza)
Honek telefonoa baimenik gabeko erabileraren
aurka babesten du.
Zuk zehaztutako blokeo-kodea eska dezan
konfigura dezakezu telefonoa.
Gorde segurtasun-kodea isilpean eta toki seguru
batean, telefonotik urrun.
Kodea ahaztu baduzu eta telefonoa blokeatuta
badago, telefonoak zerbitzua beharko du. Kargu
gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko datu
pertsonal guztiak ezabatuko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri Nokia Care
gune batekin edo telefonoaren saltzailearekin
harremanetan.
IMEI
Sarean dauden baliozko telefonoak
identifikatzeko erabiltzen da. Besteak beste,
lapurtutako telefonoak blokeatzeko ere erabil
daiteke zenbakia. Baliteke zenbakia Nokia Care
zerbitzuei eman behar izatea.
IMEI zenbakia ikusteko, deitu hona: *#06#.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
26
Eginbideen berariazko informazioa
1 Saihestu antena ukitzen erabiltzen ari den bitartean. Antena ukitzeak komunikazioaren kalitatean eragina du; gainera,
telefonoak beharrezkoa baino bateria gehiago gasta lezake eta, ondorioz, bateriaren iraupena murritz liteke.
2 Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro
litezke.
3 Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria saihesteko aukera gehiago daude. Ez onartu Bluetooth konexioaren
eskariak iturri fidagarrietatik ez badatoz. Bluetooth funtzioa desaktiba dezakezu erabiltzen ez duzunean.
4 Multimedia mezu batean erantsitako elementua sarearentzat handiegia bada, telefonoak automatikoki tamaina murriztuko
du.
5 Telefono bateragarriek soilik jaso eta erakutsi ditzakete multimedia mezuak. Mezuen itxura telefonoz telefono alda daiteke.
6 Mezu baten karaktere-muga gainditzen duten mezuak bidal ditzakezu. Mezu luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta
bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markek, bestelako ikurrek
edo zenbait hizkuntzen aukerek leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere-kopurua murrizten dute.
7 Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar dezake eta, horren ondorioz, datu-
-trafikoko kostuak egon litezke.
8 Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez ditu Nokia-k eskaintzen. Egiaztatu erabiltzen ari zaren sare
sozialaren zerbitzuaren pribatutasun-ezarpenak, agian informazioa jende askorekin partekatzen ariko baitzara. Sare sozialaren
zerbitzuaren erabilera-baldintzak zerbitzu horretan partekatzen den informazioari aplikatzen zaizkio. Ezagutu zerbitzu horren
erabilera-baldintzak eta pribatutasun-jardunbideak.
9 Nokia-k ez du bermerik ematen eta ez du inolako erantzukizunik hartuko ere zure gailuarekin datozen aparteko aplikazioen
funtzionalitatean, edukian edo azken erabiltzaileentzako laguntzan. Aplikazio bat erabiliz, aplikazioa bere horretan eman zaizula
onartzen duzu. Nokia-k ez du adierazpenik egiten, bermerik ematen ezta inolako erantzukizunik hartzen zure gailuarekin datozen
aparteko aplikazioen funtzionalitatean, edukian edo azken erabiltzaileentzako laguntzan.
10 Cachea datuak denbora batez gordetzeko erabiltzen den memoriaren kokapena da. Pasahitza eskatzen duen ezkutuko
informaziora sartu edo sartzen saiatu bazara, ezabatu cache-a erabili ondoren.
11 Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura konektatu.
12
Abisua: Software-eguneraketa bat instalatzen baduzu, ezin duzu gailua erabili, ezta larrialdi deiak egiteko ere,
instalazioa burutu eta gailua berrabiarazten den arte.
13 Nokia-k datu pertsonalak erabil ditzake zerbitzu honen zenbait erabileretarako, Nokia-ren pribatutasun politiketan edo beste
baldintza batzuetan zehaztu moduan.
14
Garrantzitsua:Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko diseinatuta dago. SIM txartel
bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri
harremanetan mugikorraren operadorearekin mini-UICC duen SIM txartela nola erabili jakiteko.
15
Oharra:Edozein estalki kendu aurretik, itzali telefonoa eta deskonektatu kargagailua eta gainerako gailuak. Estalkiak
aldatzean ez ukitu osagai elektronikorik. Erabili eta gorde telefonoa beti estalkiak jarrita.
16 Erabili soilik telefono honetan erabiltzeko onartuta dauden memoria-txartel bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz
gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
17
Garrantzitsua:Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen bitartean. Hori eginez gero, txartela eta
telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
18 Irteera-seinalea igortzen duen produkturik ez konektatu, gailua kalte bailezakete. Ez konektatu tentsio-iturririk audio-
-konektorera. Telefono honekin erabiltzeko onartu ez den entzungailu edo bestelako gailu osagarri bat audio-konektorera
konektatuz gero, jarri arreta berezia bolumenean.
© 2013 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
27
19
Garrantzitsua:Zure kokapena partekatu aurretik, kontuan hartu norekin partekatzen ari zaren. Egiaztatu erabiltzen ari
zaren sare sozialaren zerbitzuaren pribatutasun-ezarpenak, agian zure kokapenaren informazioa jende askorekin
partekatzen ariko baitzara.
20 Zenbait eduki hirugarrenek sortzen dute, eta ez Nokia-k. Baliteke informazioa guztiz zehatza ez izatea, eta
erabilgarritasunaren araberakoa da.
21 Batzuetan, mapa digitalen edukia zehaztu gabe edo osatu gabe dago. Ez zaitez inoiz egon edukia edo zerbitzuaren menpe
komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.